Seleccionar Página

Caosticako Ziegak

Gure arimak salbatzeko diru-bilketa eta sari-sistema

Caosticako hordak,

Urte luzez ezinezko malabareak egin ditugu Caostica, Tracking Bilbao eta Gizazinea Film Labur eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdia bizirik mantentzeko. Eta “malabareak” diogunean, lorik egin gabeko gauei buruz ari gara, bazarreko kalkulagailuarekin egindako aurrekontuen inguruan, eta lau txanponekin ekitaldiak aurrera ateratzeko gizagaineko gaitasunari buruz, zinta amerikarrari buruz eta kaosaren fedearen inguruan ari gara.

Baina NeoBilbaon bizitzak gora egiten du: alokairuak, inprentak, bidaiak, hotelak eta birraren prezioak ere kuota lizunak hartzen dituzte… eta biltzen ditugun diru-laguntza apalak ez dira beti iristen. Urte batzuk daramatzagu deialdi batzuen “atarian” geratzen. Horien exijentzia maila gero eta altuagoa da, eta antolatzen ditugun jarduerek beren kabuz diru-sarrerak sortzea eskatzen digute.

Hori dela eta, gure leihotik behera jaurtitako organoak dosdemayo merkatuan saltzen amaitu aurretik… erabaki egin dugu, beste neurri batzuen artean, sarrera kobratzea Caostica Jaialdiaren jarduera batzuetan aurtengo ediziotik aurrera. Espero dugu gure publiko on eta leialaren laguntza eta konplizitatea izaten jarraituko dugula, antolatzen ditugun ekitaldiak kultura bitxi, aske eta dibertigarriz blaituz egiten jarraitu ahal izateko. Gure jarraitzaileak saritzeko eta leialtzeko sortu egin da...

Egin Zaitez Caosticako morroi

Mezenasgo-sistema gure ekitaldiak babesteko eta, bide batez, deskontuak, merchandising absurdua eta bizarro zinemaren eta interneteko frikaden banda antolatu honetako kide izatearen harrotasuna lortzeko.

Izan ere, filmak ikusten zerbait ikasi badugu, zera da, bilau bat ere ez dela urrutira iristen bere morroirik gabe. Eta zinez: nahiago dugu zuek izatea, hondo putre bat baino.

Lekaio Maila

Urtean 30€ zure karrera kriminal kulturala hasteko.

Barne daramatza:

  • Caostica Pin Ofiziala
  • Caostica Totebag Ofiziala
  • %25eko deskontua Caostica Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdirako sarreretan (2026)
Jopu Maila

Urtean 50€ eta deformazio moral txikia.

Barne daramatza:

  • 2 Caostica Pin Ofizial (diseinu ezberdinekoak)
  • Caostica Totebag Ofiziala
  • Caostica Kamiseta Ofizala
  • %35eko deskontua Caostica Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdirako sarreretan (2026)
Morroi Maila

Urtean 100€. Orain zuk ere beldurra ematen duzu.

Barne daramatza:

  • 2 Caostica Pin Ofizial (diseinu ezberdinekoak)
  • Caostica Totebag Ofiziala
  • Caostica Kamiseta Ofizala
  • Caostica Gorra Ofiziala
  • %50eko deskontua Caostica Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdirako sarreretan (2026)
  • %15eko deskontua Tracking Bilbaorako sarreretan (2026)
Esklabo Maila

Urtean 200€. Kausara entregatzeko behin betiko maila.

Barne daramatza:

  • Caosticako 3 Pin Ofizialen Kit-a (diseinu ezberdinekoak)
  • Caostica Totebag Ofiziala
  • Caostica Kamiseta Ofizala
  • Caostica Gorra Ofiziala
  • Caostica Izerditako Ofiziala
  • TrackingBilbao-ren Kamiseta
  • %75eko deskontua Caostica Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdirako sarreretan (2026)
  • %25eko deskontua Tracking Bilbaorako sarreretan (2026)
  • Hilero, zigor bat edota deskarga elektriko bat Caostica-kideren baten aldetik

* Caosticako bulegoan kosturik gabeko sariak jasotzea (Maiatzaren 2ko kalea, 4, eskuineko lonja, 48003, Bilbao). Bilketaren baieztapena, mesedez, info@caostica.org helbidearen bidez. Sariak bidali behar izanez gero, mezenasaren kontura izango dira gastuak.
.

Mezenasgo-maila horiez gain, dohaintza zuzena ere egin diezagukezu, nahi duzun kopurukoa, baldin eta Caosticarekiko maitasunik baldin baduzu zure bihotz onberan (eta dirurik zure kontuan).

Eskerrik asko eta Gora Caostica Morroiak!