Seleccionar página

Martxoaren 17tik 31ra Gizazinearen 8.Edizioa izango dugu Ibaiondoko zeinbat barrutietan. Bilboko Udaleku Kultura Sailak Caostica elkartearekin batera antolatuko jardunaldiak dira eta gaur egungo gizarte gatazka ezberdinei buruzko hausnarketa bat egitea planteatzen dute zinea eta beste diziplina artistikoen bitartez.

Horretarako, programazioan agertzen diren obren egileen presentziarekin kontatuko da, euren ikuspuntua publikoaren egiaztatu eta eztabaidatu ahal izateko. Aukeratutako gatazka eremuetan lan egiten duten gizatalde, ikertzaile eta irakasleei zabal daitekeen gonbidapena da hau, besteak beste, euren lanari ikusgaitasuna emateko eta aldi berean, gaur egungo Euskadiko arazoak oinarri hartuta euren esperientzia jakitera emateko. Eta noski, zinearen kasuan, hautatutako obren analisi zinematografikoak publikoarekin aztertu eta partekatzen dituzten adituei gonbidatzen zaie.

8.Edizio honetarako Caosticak honako jarduera hauek antolatu ditu:

-Martxoaren 17an, ostirala,  Zinebiko gai sozialei buruzko film laburren ondoren ( San Frantzisko Udaltegiko Aretoan)  Erakusketa Iraunkorraren Inaugurazioa suertatuko da San Frantziskoko Erakusketa gelan arratsaldeko 20:15etan, Caosticaren eskutik: “Imagenes para tocar”, Juan Torre argazkilari Getxotarraren gainditze proiektu bat. Desgaitasun bisuala duen eta ONCE-ko kide den argazkilari honek imprimatzeko teknika berritzailea garatzea lortu du, irudiei erliebea emanez. Argazkigintzara hurbiltzeko bestelako modua, eskuak aurrean ditugula. Erakusketa iraunkorra martxoaren 17tik 31ra.

-Martxoaren 21ean, asteartea, San Frantsizkoko Udaltegian “Second Chance” estrenaldia izango da Euskadin arratsaldeko 19:00etan. Suediako gizarteratze-eredu baten inguruko dokumentala da. Gabriel Gonzalez Andrioga zuzendari eta Miguel Yuste Bidesari elkarteko kidearekin batera, proiekzioaren ondoren mahai-inguru interesgarria eskainiko digute.

-Martxoak 22an, asteazkena, San Frantzisko Udaltegian “El Rey Tuerto” proiektatuko da Marc Crehuet zuzendariaren presentziarekin batera, 2017ko Goya nobel sarien zuzendari onenerako izendatua, uste sendoen hauskortasunari, rol sozialen izaerari eta egia bilatzeari buruzko komedia garratz horri esker.

-Martxoaren 24an, Bidebarrietako Liburutegian “Argi” pelikulako estrenaildia izango da Bilbon arratsaldeko 19:00etan Iratxe Mediavilla zuzendari eta Amara Mosteiro argazki zuzendariaren presentziarekin batera. Elorrioko 60 eta 80 urte bitaterko bizitza sozialaren erretratu batez osatua dago filma, Argi gaztearen begietatik ikusita. Proiekzioaren ondoren solasaldia egongo da.

-Martxoaren 27an, San Frantzisko Udaltegian, “Federica Montseny, L’imdomptable” dokumentalaren estrenaildia izango da Euskadin, Jean Michel Rodrigo zuzendari frantsesaren eskutik. Federica Montseny, buruzagi anarkista, Espainiako Bigarren Errepublikako ministro izan zena ikusteko aukera paregabea izango da hau, zeinak bere agintaldian osasun-sistema unibertsala ezartzen saiatu zen eta kontrazepzio-metodoei, ama ezkongabeei eta prostitutei buruzko eskubide legeak planteatzen ausartu zen. Ondoren, solasaldian Txaro Landak, Cine Club Fas-eko zuzendaria, moderatzaile gisa jardungo du.

-Martxoaren 29an, asteazkena, eta 30ean, osteguna, arratsaldeko 18:00etan Ibaialde eta San Adrian liburutegietan “Gizazinea Txiki” umeentzako animazio film laburrak ikusgai egongo dira Caosticak antolatua. Bertan “The Awakening of Conciousness” (Daniel Ruiz & Santiago Hurtado), “Luminaris” (Juan Pablo Zaramella), “Tadeo Jones y el Sótano Maldito” (Enrique Gato), “Tachaaan!” (Rafael Cano “Rafiki” & Carlos del Olmo & Miguel Ángel Bellot), “Bloquejats Apilats” (Anna Solanas & Marc Riba), “Katakroken” (Jaime Maestro & Aitor Herrero), “Mirage” (Dana Terrace & Iker Maidagan) eta “True Love” (Marcus Feist) filmetaz gozatzeko aukera egongo da.

cartel_gizazineaTXIKI_A3_017-01

-Martxoaren 31an, arratsaldeko 19:00etan, Bidebarrietako Liburutegian “Convicto” pelikula proiektatuko da, David Mackenzie zuzendua, “Comancheria”-ren arduraduna ( 2017an 4 Oscar-etara izendatua). Gazte delinkuentziaren eta bigarren aukeren inguruan tratatzen duen film honen ondoren, solasaldia egongo da Patxi Urkijo, zinemagile eta EHU-ko irakaslearen eskutik.

-Gizazineari amaiera on bat emateko Caosticak “Gizazinea Rap Festa” antolatu du martxoaren 31rako, ostirala, Kremlin Aretoan gaueko 22:00etan, MCs, Beatbox eta Dj Session-ekin, euskal eszena berriaren punta-puntakoenetarikoekin. Tode (Bilbao) freestyle munduan eta inprobizazio lehiaketetan hasi zen Euskadiko ikuskizunaren erreferente bilakatu arte. Mufasah (Bilbao) beatboxerra da ( 2016ko Euskal Herriko garailea ) eta bere old school soinuagatik nabarmentsua den rap, rock, drum&bass edo dubstep abestiak antzezten ditu. Aiala (Laudio) abeslari eta musikagilea da, reggae, roots, new roots edota dancehall erritmo ezberdinekin bere musika sortuz. Big Sound Boy (Bilbao) ikuskizun berri honen erreferenterik handienetarikoa da, reggae eta dancehall erritmoetan aditua.

Gizazinea Rap Festa

 

Info gehiago.