Share on FacebookTweet about this on TwitterYoutube

GIZAZINEA 2019

Jueves 6 Osteguna

EXPO ELSSIE

“NFONI / ISLADA”: Exposición Fotográfica de Elssie Ansareo

El proyecto “Nfoni/Islada” de Elssie Ansareo, parte de un viaje, un trabajo de campo realizado junto a y para la organización Anesvad en la África Subsahariana. Se trata de un archivo fotográfico que pretende sacar del olvido a quienes no tienen voz, con el fin de proporcionarles una historia, una memoria, una visibilidad. El reflejo, el poner una historia en imágenes, requiere de una empatía por parte de quien va a ver la representación, un hacerlo suyo, y ese es precisamente el objetivo de esta exposición; hacer presente y real aquello que carece de voz.

Bajo esos parámetros se han unido varias entidades que con su trabajo diario hacen posible la recuperación del pasado, de la historia que nos hace ser lo que somos. Por una parte El Museo Vasco/Euskal Museoa de Bilbao que es el reflejo de una sociedad solidaria que no quiere ser olvidada ni quiere olvidar, y que conoce el sentimiento de no tener voz. Por otra parte, las Jornadas Gizazinea, organizadas por la Asociación Caostica que hacen de unión entre los valores que conforman los derechos humanos y la creación artística, acercando al público a diferentes escenarios y realidades. Por último, la ONG Anesvad, cuyo objetivo principal es sacar del olvido y trabajar con a aquellas personas que en condiciones y escenarios desfavorecidos en numerosas ocasiones necesitan de nuestra ayuda para seguir avanzando por sí mismas.

Todos estos factores han hecho posible el proyecto “Nfoni/Islada”, una serie de fotografías en blanco y negro que son el reflejo, la otra cara del espejo o del objetivo que no quisiéramos ver, pero que son parte de una misma realidad, la nuestra. Nos muestran aquello que queda en la cuneta de nuestro viaje adelante; los restos que vamos generando y que no somos capaces de ver, a menos que nuestra cabeza gire por un momento a los lados mientras nos dejamos llevar por la inercia del viaje, y este gesto, quizás y sólo quizás por un momento nos haga frenar y ver.

(Itxaso Mendiluze. Comisaria)

Fecha: Jueves 7 Febrero

Hora: 19:00 h.

SedeMuseo Vasco (Plaza Unamuno, 4)

“NFONI / ISLADA”: Exposición Fotográfica de Elssie Ansareo

Elssie Ansareoren Nfoni/Islada proiektua bidaia baten emaitza da, hain zuzen ere Anesvad GKEak eskatuta, eta haiekin elkarlanean Afrikako Sahara hegoaldeko eremuan garatutako lanaren emaitza. Ahotsik ez duten haiek ahazturatik atera eta bide batez historia, memoria eta ikusgaitasuna ematea helburua duen argazki artxiboa da. Isladan edo istorio bat irudietan agertzerakoan, beharrezkoa da ikusleak enpatia izatea, ikuskizuna bere egitea, eta hori da hain zuzen ere erakusketa honen helburua; ahotsik ez duen hura orainera ekarri eta erreal bilakatzea.

Parametro hauek ardatz hartuta, beren egunerokotasunean gaur egun garena izateko beharrezko zaizkigun iragana eta historia berreskuratzeko ahalegin ezinbestekoa egiten duten zenbait entitate elkartu dira. Batetik, ahots gabezia ezagutu izanagatik, ahantzi nahi ez eta ahaztua izan nahi ez duen geure elkartasun-gizartearen islada eta ordezkari zuzena, Bilboko Euskal Museoa alegia. Bestalde, Caostica Elkarteak antolatutako Gizazinea Jardunaldiak, giza eskubide eta sormen artistikoaren arteko lotura eginaz, ikusleari eskenategi eta errealitate aniztasuna ezagutzeko baldintzak eskaintzea helburu dituenak. Azkenik, Anesvad GKE, ahaztu diren haiek gogora ekarri eta beharrak dituztenekin elkarlanean, beren kabuz aurrera egin ahal izateko baliabideak eskaintzea helburu duena.

Elementu hauek guztiek egin dute posible Nfoni/Islada proiektua. Osotara, txuri beltzean eginiko argazkia sorta bat izanik, islada baten testigu da, hain zuzen ere ispiluaren bestaldean edo objektiboaren atzealdean den eta sekula ikusi nahiko ez genukeen horren islada. Hori ere errelaitate berdin baten atal ezinbestekoa baita, geure errealitatearena alegia. Bidaian aurrera goazela, bazterrean geratzen den hura erakusten digute; sortu bai baina ikusteko gai ez garen arrastoa, baldin eta bidaiaren inertziak bultzata une batez geure burua alde batera biratzen ez badegu behintzat, orduantxe eta soilik orduantxe izando baiginateke une batez gelditu eta ikusteko gai.

(Itxaso Mendiluze. Komizaritza).

Data: Otsailak 7 Osteguna

Ordua: 19:00 h.

Lekua: Euskal Museoa (Unamuno Plaza, 4)